
HITZArekin, asteburupasa Arabara
Zozketa
Irutxuloko Hitzak landa etxe batean asteburu pasa zozketatu du eta Julen Egaña añorgatarra izan da sariduna.
erredakzioa
IRUTXULOKO HITZAk zozketa egin du harpidetza helbideratuta zutenen edo egin berri den kobraketa kanpainaren harira helbideratu duten harpidedun ordaintzaileen artean. Julen Egaña Albisu añorgatar gaztea izan da sariduna; asteburua pasatu ahal izango du Arabako landa etxe batean, Murua herrian hain zuzen ere.
Realaren albisteen zain
Sorreratik da Julen Egaña IRUTXULOKO HITZAko harpideduna, eta egunero-egunero begirada botatzen dio. 17 urte besterik ez ditu, baina harpidetza bere izenean dago. «Merezi du IRUTXULOKO HITZA etxean jasotzea. Oso gutxi ordaindu behar da, zentimo gutxi batzuk besterik ez, eta euskarazko prentsa sustatu behar da».
Kirolzalea da Julen, eta batez ere Realari buruzko informazioa gustura irakurtzen duela dio. Maddik ere, Julenen arreba txikiak, ikastolan irakurtzen du IRUTXULOKO HITZA
Azterketen emaitzen zain
Oraindik ere erabakitzeke dute zein joango den Arabako landa etxera. «Gurasoek esan didate saria pizgarri moduan hartu behar dudala hasi berri diren azterketei begira. Hau da, ondo egiten baditut...» Bestela, akaso haren gurasoak beraiek gozatuko dute asteburua Araba aldean.
Murua herriko landa etxera joaten dena joaten dela, gozatu dezatela.
Erakusketa
Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.