Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Anorga
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

;2008-07-03;Rezolari hondakin arriskutsuak erretzeko baimena eman izanak kezka eragin du. Ingurumen sailburuordetzaren jarrera kritikatu du AÒorgako Ingurumen batzordeak.

Rezolari hondakin arriskutsuak erretzeko baimena eman izanak kezka eragin du

Añorga

Ingurumen sailburuordetzaren jarrera kritikatu du Añorgako Ingurumen batzordeak.

r. perez

Añorgako Ingurumen batzordeak kezka azaldu du. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzak Rezola enpresari baimena eman diola hondakin arriskutsuak erretzeko azaldu du auzo elkarteak.

Añorgatarron ustez, Jaurlaritzaren jokabidea baimena ematean ez da zuzena izan. «Alde batetik, enpresa hirigunean dagoela ez dute kontuan hartu; gaur egun enpresa ez lukete hor jarriko. Bigarrenik, Jaurlaritzak baimena eman aurretik zenbait materien isurketek baimendutakoa gainditzen zuten. Azkenik, hondakin arriskutsuak, froga moduan, erre zituztenean ¬plastikoak, besteak beste¬ substantzia batzuetan baimendutakotik gora isuri zuten. Laburbilduz, ez dute kontuan hartu ez non dagoen enpresa, ezta enpresa kutsatzailea dela». Ingurumen batzordeak zehaztu duenez, orain arte Rezolak ur araztegiko lohiak eta gurpilak erre izan ditu. Hemendik aurrera, beti ere, haien ustez, arabera olioak, pintura, berniza eta disolbatzaileare n nahasketa erre ahal izango lukete.

Kontrolak bai, baina eperik ez

Gaineratu dutenez, ulergaitza egiten zaie Jaurlaritzaren jarrera. «10.000 tona hondakin arriskutsu sortzen omen dira Euskal Autonomia Erkidegoan eta Rezolak 40.000 industria hondakin nahasketa tona erre ahal izango ditu. Sortzen direnak baino hondakin arriskutsu gehiago erretzeko baimena eman diete». Rezolari emandako baimenean zenbait kontrol ageri direla azaldu dute Ingurumen batzordeko kideek, baina kontrol horiek betetzeko eperik ez dela ageri salatu dute.

Añorgatarrek hitz gogorrak izan dituzte Ingurumen sailburuordetzarentzat. «Gure alegazioak ez dituzte kontuan hartu. Horrelako egoeratan gu, herritarrok, gara ahulenak eta administrazioak indartsuenaren alde egin du, enpresaren alde alegia». Jaurlaritzaren jarrera kontraesankorra ere bada, haien ustez. «Errauskailuaren gaia konplexua den honetan, hirigunean kutsadura sortzen duen enpresa dugu».

Inguruaren egoera ingurumen aldetik aztertzeko eskatu du auzo elkarteak eta Rezolari ez liokete, haien arabera, baimenik eman beharko hondakin arriskutsuak erretzeko baimenik. «Enpresa ez da gauza baimendutako isurketak ez dituela gaindituko erakusteko».

Udalari ere deia luzatu diote añorgatarrek. «Ingurumen sailak du eskumena gai horretan, baina donostiarrak gara eta beraz, Udalak zeresana izan behar du. Udala CO2-a murrizteko kanpaina egiten ari da, baina Rezolan esku hartu ezean, nekez jaitsiko dira CO2ren isurketek; Rezolak Donostiako CO2ren %35 botatzen du».

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.