Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Anorga
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-01-29 | 22:26:38

Gorputz hezkuntzako irakasleak grebara!

Hainbat ekintzaren ondoren otsailaren 11n gorputz hezkuntzako irakasleak grebara, Tontxuk atera duen dekretuaren kontra!

shoat(soin heziketaren aldeko taldea)

Hainbat ekintzaren ondoren otsailaren 11n gorputz hezkuntzako irakasleak grebara, Tontxuk atera duen dekretuaren kontra!

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako departamenduak ateratako dekretu baten ondorioz soin heziketa arloa ia %40 murriztuko da. Dekretu honekin Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak beraien gorputz eta motore gaitasunak garatzeko,ariketa fisikoa egiteko eta ohitura osasungarriak eskuratu eta garatzeko denbora erdia izango dute.
Gorputz eta motore garapena adin hauetan ez al da ezinbestekoa umearen garapen osorako?
Izan ere, ariketa fisikoa eta kirola egiteko ohitura eskuratzeko lehendabiziko aukera eta baliabidea da, beti ere, haurrak bere eta besteen gorputza ezagutuz, onartuz eta errespetatuz, aniztasunak onartzen baloratzen ikasiz, elkarbizitza baloreak (elkarlana,kooperazioa,hezkidetza...) landuz.
Hau guztia sedentarismoa, loditasuna, anorexia, bulimia, genero biolentza... bezalako gizarte arazoei aurre egiteko.
Horregatik gorputz hezkuntzako irakasleak, dekretu horren kontra, otsailaren 11n grebara goaz!

 

 

Jasotako erantzunak:

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Irutxuloko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.