Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Anorga
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-04-04 | 12:56:58

Jakintza ikastolaren itxura

Hauxe da Antigua auzoko Jakintza ikastolak duen itxura. Udara aldean hasi eta kurtso honen hasierarako bukatuta egon behar zuen obra, abuztuan bertan behera utzi eta gaur arte horrelaxe jarraitzen du. Haurrentzako arriskua handia da, baloia erortzen zaienean arazorik gabe egiten dute salto hesirik ez baitago. Bestalde, haurrek jolastoki bezala erabilgarri duten tokia eskasa baina eskasagoa baldin bada, toki hau erabilgarria egotea zein garrantzitsua den argi dago. Euria egiten duenean ikastolak estalia duen gune bakarra dela, hobe esanda zela... ezin dugu ahaztu. 3 gauza eskatu nahi ditugu: gune hori lehenbailehen garbi eta erabilgarri utzi dezaten, hemendik aurrera egin behar diren obra guztien jarraipen serio bat egitea eta azkenik, aurrera begira ikastola berri bat egiteko pausoak ematen hastea.

 

 

Jasotako erantzunak:

4

Carmen | 2008-04-16

Benetan sinestezina. Noiz arte itxaron beharko dugu?

3

Belén | 2008-04-08

2

Pablo | 2008-04-08

Egoera benetan lotsagarria da.

1

Marije Manterola Iribar | 2008-04-07

Ezin da ulertu Udalaren egoitza izanda nola onartu dezakeen hain epe luzean egoera horretan egotea ikastetxea. Alkateak edo zinegotziek beraien haurrak Jakintzara eramango balituzkete lehenago konponduko ziren bai obra, baimen eta diru-kontuak!

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Irutxuloko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.